Lescun: Sobarcal + Hiru Erregeen Mahaia

Asteburu bigorexikoa, bai horixe! Fragonetarekin Lescunera joan (ezezagun ezagun hori!), eta larunbatean Sobarcalera igo, Ansabereko orratzak ikusi asmoz, eta igandean Hiru Erregeen Mahaira. 1300 metro lehenengo egunean, eta 1500 hurrengoan. Sanferminetarako prestatzen ari garen txangoa egiteko sasoiko jarri nahi genuen, baina.... ostia!


Lehenengo egunean, laino artean abiatu ginen Anapiako basoan barna.



Halako batean...., han agertu ziren orratzak! Dedio!



















Sobarcaleko azken txanpak badu non dibertitu.



Gailurra.



















Botellero.



Hurrengo egunean, Hiru Erregeen Mahaira. Hemen Lac de Luhrs, atzean, menditzarra.







Hasieran ez genuen uste korridore horretan barna igoko ginenik, baina, to! Korridorearen hasieran, ez genuen ezkerretara zegoen kairn bat ikusi, eta bete betean sartu ginen korridorean. Hura sufrimendua! Bide onak, ezkerretara egiten du korridorean sartu eta berehala. Beherakoan ohartu ginen. Hurrengo argazkietan ikusgai nola sufritu genuen korridorearen barne-barnetik igotzen.























Goiko korridoreak uda osoan zehar izaten omen du elurra. Igotzeko mesedegarria da, harrietatik salbatzen zaitu-eta. Baina malda ikarraragarria da, 35º bai!




Larrara ateratakoan. Atzean Añelarra.




Gailurraren poza!




Gailurrera iritsi aurreko metroak. Atzean La Table.




Hiru Erregeen Mahaiaren gailurreko ohiko bista, manifa. Guk aukeratutako bidean (Lescundik, alegia), ez genuen inortxo ere ikusi!




Fundeixon mendi taldea.




Gailurretik, Anie, eta Pene Blanque.



Larra.



Berriz ere korridore elurtuan barna. Behera, oraingoan. Kranpoiak eta pioletak gertu, badaezpada!











Lac de Luhrs.



Azken elurtegitxo gaiztoak arsenal guztia erabiltzera behartu gintuen bi metro xixitrin egiteko. Mendizale zuhurrak, baina, badaki ez dagoela fidatzerik!





Lac de Luhrs, udaberriaren bukaerako koloreak.



No hay comentarios:

Publicar un comentario