Mostrando entradas con la etiqueta mendia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta mendia. Mostrar todas las entradas

Lescun: Sobarcal + Hiru Erregeen Mahaia

Asteburu bigorexikoa, bai horixe! Fragonetarekin Lescunera joan (ezezagun ezagun hori!), eta larunbatean Sobarcalera igo, Ansabereko orratzak ikusi asmoz, eta igandean Hiru Erregeen Mahaira. 1300 metro lehenengo egunean, eta 1500 hurrengoan. Sanferminetarako prestatzen ari garen txangoa egiteko sasoiko jarri nahi genuen, baina.... ostia!


Lehenengo egunean, laino artean abiatu ginen Anapiako basoan barna.



Halako batean...., han agertu ziren orratzak! Dedio!



















Sobarcaleko azken txanpak badu non dibertitu.



Gailurra.



















Botellero.



Hurrengo egunean, Hiru Erregeen Mahaira. Hemen Lac de Luhrs, atzean, menditzarra.







Hasieran ez genuen uste korridore horretan barna igoko ginenik, baina, to! Korridorearen hasieran, ez genuen ezkerretara zegoen kairn bat ikusi, eta bete betean sartu ginen korridorean. Hura sufrimendua! Bide onak, ezkerretara egiten du korridorean sartu eta berehala. Beherakoan ohartu ginen. Hurrengo argazkietan ikusgai nola sufritu genuen korridorearen barne-barnetik igotzen.























Goiko korridoreak uda osoan zehar izaten omen du elurra. Igotzeko mesedegarria da, harrietatik salbatzen zaitu-eta. Baina malda ikarraragarria da, 35º bai!




Larrara ateratakoan. Atzean Añelarra.




Gailurraren poza!




Gailurrera iritsi aurreko metroak. Atzean La Table.




Hiru Erregeen Mahaiaren gailurreko ohiko bista, manifa. Guk aukeratutako bidean (Lescundik, alegia), ez genuen inortxo ere ikusi!




Fundeixon mendi taldea.




Gailurretik, Anie, eta Pene Blanque.



Larra.



Berriz ere korridore elurtuan barna. Behera, oraingoan. Kranpoiak eta pioletak gertu, badaezpada!











Lac de Luhrs.



Azken elurtegitxo gaiztoak arsenal guztia erabiltzera behartu gintuen bi metro xixitrin egiteko. Mendizale zuhurrak, baina, badaki ez dagoela fidatzerik!





Lac de Luhrs, udaberriaren bukaerako koloreak.



Le Lurien

Aspaldi begiz jota, Anguloren liburuetako bigarrenaren azalean agertzen den argazkia gogoan, azkenean, Le Lurien menditzarrera egin genuen lehengoan ibilaldia. Ekain eskuzabal honen eguraldia lagun, hantxe gozatu genituen basoa, larreak, loreak, arrokak, elur zaharra...

Midi d' Ossau, beti beste aldetik ikusten dugu, baina Portalet gurutzatuta eta behera eginda, hauxe du itxura. Eaaarrrraaaa!







Brujula-Loca & The Queen of Desorientation. No me fío ni un pelo.


Kris-kras, kris-kras...


Trepadatxo dibertigarria. Atzean Lurien ibona.


Uy uy uy...


Midi gure mugimendu guztien zelatari.


Azken txanpa!


Gailurra.


Alde batera, Midi de Bigorre, Palas, Balaitous, Frondellas....


eta bestera. Midi, Lecherines, Aspe, Llan de la Garganta, Llana del Bozo, Bisaurin, Castillo de Acher...


Handik gatooooozzzzzz!


Fundeixon mendi taldea.


Elur zahar tarteka gogor-gogorra. Kranpoiak y todo el copón.


Lurien ibona eta mendia.





Aterpea atzean utzita. Metalezko etxola handia da, toki handia du, 25 lagunendako edo... baina ez du konfiantza handirik ematen, erortzear dagoela ematen du.



Fragonetara heldutakoan, larru gorritan uretaraaaa ha-ho-hu-he!!! Goiko elurtegietatik zuzenean jaisten den ur ha-hu-he-hi-ho-tza!