Euria nagusi euskal eskola publikoaren aldeko festan. Pena, hainbeste lan egin ondoren! Hemen duzue, diruz lagundu nahi izatera, ireki duten kontu zenbakia: http://www.gurejaia.net/eu/zure-laguntza-behar-dugu
Leihotikan zuzenean aspaldi ikusi gabe nengoen, hura gozatua atzokoa! Betiko kantak, eta azken bideoklipekoa! Denak zoragarriak, euren estiloari eutsiz: punk-rock talde soil (sic) bat, errepikaezina.
Mostrando entradas con la etiqueta musika iruditan. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta musika iruditan. Mostrar todas las entradas
HIP HOP NAF
HIP HOP NAF, nafarroako Hip Hop gunearen aurkezpen ofiziala egin zuten aurrekoan Txantreako Akelarre tabernan. Bertan izan ziren HHnaf-eko partaide gehienak. Giro bikaina jarri zuten gau osoan zehar, eta bideo famatuko kanta ere entzuteko parada izan zen. Irudixar batzuk hemen, haren lekuko.
D.J. Paik egurra ematen.
Neurona ta erdi Kolektibe: platoak zabalik
Donibaneko Neurona ta erdi Kolektibeak, bigarren aldiz antolatu zuen joan zen egunean platoak zabalik izeneko jardunaldia Zapata tabernan. Bertara, edonor joan daikete, biniloak besapean, nahi duen musika jartzera. Mota guztietako musika eta Disko Jartzaileak ibili ziren han, profesionalak barne. Gainera, internet bidez jarraitu ahal izan zen saioa, eta han jarraitzen du nahi duenak, nahi adina aldiz entzuteko eta gozatzeko: http://bambuser.com/channel/kolektibe/broadcast/2219634
Zapatatarrak.
Romano egurra ematen.
Luzu ye-ye.
Platismo.
Oscar.
Digihouse.
Makarradarako tartea ere izan zen.
Heavy EZ!!!
Nola ezetz??? TORI!!!
-duelodetitanes!-
Zapata decó.
Eman egurre!
Argazkietan ez dira ageri aritu ziren guztiak, baina agertzen diren guztiak aritu ziren.
Mila esker antolatzaileei! -baina hurrengoan egin kartela euskaraz, mesedez-
sagundilak, artazuko rocka
The City -garai bateko Liberata, askok farra zerrienetaz gogoratuko duzue- tabernan jo zuten Sugandilek. Osasunaren partida zela eta, izugarri atzeratu zen kontzertua, baina merezi izan zuen, oso ongi entzun zen eta.
lokal
Orain dela urte asko egindako argazkia Orkoiengo entsegu lokaletan. Honetan El Columpio Asesino entseatzen zuela uste dut.
gaur ez
Gaur Ez taldeak Onki Xin tabernan egin zuen kontzertuko argazkitxo batzuk. Kantetan tarte xuabeak eta makarrak tartekatzen dituzte. Soinu kalitate ona, kanta propio interesgarriak eta bertsio ongi joak. Bateria jotzaileari ezin argazkirik egin, hain zegoen txokoratua, pena, ona zen eta ahots ona zuen. Gaur Ez, belarriak gozatzeko!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)















































