Barazea edo Xardekagaina edo Pico de los buitres

Barazea mendian ibili ginen lehengo egunean. Lakartxelaren atzean, ezkutuan, gelditzen da mendi hori, eta beti ingurukoetara mugitu izan gara baina ez honetara. Urruti gelditzen da, eta hiru ordu eman genituen bidea egiteko. Alde batetik igo ginen gailur nagusira, eta, gero, zeharkaldi aereoa egin genuen bi gailurrak lotzen dituen gandorran barna hurrengo gailurrera igotzeko. Buelta borobila egin genuen. Primerako egualdia izan genuen, eta fragoneta estrenatu genuen.



Gailur nagusira bidean, pikua kabroia.



Pico de los buitres, bai. Jonas ikusi zuten eta zera baino katxondoago jarri ziren.



Lakartxelari ipurdia ikusi genion. Normalean ezkutuan izaten du alde hau.



Bi gailurren arteko zeharkaldia ez zaila, baina kontuz ibili beharrekoa. Santrax falta genuen!



Vamoooooooooooos FUNDEIXON!



Sagundil bat bidean.



Aterazak behingoz argazkia, dedio!



Keleta eta Lakartxela... mila aldiz ikusiagatik, bista zoragarria.

1 comentario: