pico baciás

Panticosa. Orain, balneario barruan autoz sartzen uzten dute. Ematen du obrak erdizka utzi dituztela. Brazato aldera igotzen hasi goizean goiz (gauez, elur gogorra aprobetxatu beharra). Ordu bete porteo, eta gero fokeoa. 15 urtez Casa de Piedrako goarda  izandako tipo batekin elkartu, eta berarekin goraino. Eskola zaharrean ikasia, mendiaz, eskiaz, balnearioaz, bizitzaz hainbat ideia xelebre eta interesgarriak zituen. Zaragozakoa. Hizketaldiak merezi izan zuen maldan gorako izerdia. Behera. Elur ezin hobea goian, txarpaleta behean. Tipoak izugarrizko kontrola eskien gainean. Guk, hala moduzkoa. Gozatua.


No hay comentarios:

Publicar un comentario