Panticosa. Orain, balneario barruan autoz sartzen uzten dute. Ematen du obrak erdizka utzi dituztela. Brazato aldera igotzen hasi goizean goiz (gauez, elur gogorra aprobetxatu beharra). Ordu bete porteo, eta gero fokeoa. 15 urtez Casa de Piedrako goarda izandako tipo batekin elkartu, eta berarekin goraino. Eskola zaharrean ikasia, mendiaz, eskiaz, balnearioaz, bizitzaz hainbat ideia xelebre eta interesgarriak zituen. Zaragozakoa. Hizketaldiak merezi izan zuen maldan gorako izerdia. Behera. Elur ezin hobea goian, txarpaleta behean. Tipoak izugarrizko kontrola eskien gainean. Guk, hala moduzkoa. Gozatua.
Mostrando entradas con la etiqueta eski. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta eski. Mostrar todas las entradas
Añelarra
Añelarrara igo ginen lehengo egunean. Gozamena, gozatu, gozagarri, gozatzen, gozatzeko.
Gero, ez genuen indarrik izan (batzuk, behintzat, ez) Medina Azahararen kontzertura joateko, bidean arrautz egosia hartu genuen arren.
Diccionario etimológico de los montes y ríos de Navarra (Mikel Belasko):
AÑELARRA. Isaba. 2.358 m.
Significado. "Pastizal del Anie". De Anie, nombre de la zona más alta de la zona, y larra (variante de larre "pastizal").
Comentario. El nombre nos muestra la pronunciación roncalesa de Anie, Añe, Aña.
(...)
Gero, ez genuen indarrik izan (batzuk, behintzat, ez) Medina Azahararen kontzertura joateko, bidean arrautz egosia hartu genuen arren.
Diccionario etimológico de los montes y ríos de Navarra (Mikel Belasko):
AÑELARRA. Isaba. 2.358 m.
Significado. "Pastizal del Anie". De Anie, nombre de la zona más alta de la zona, y larra (variante de larre "pastizal").
Comentario. El nombre nos muestra la pronunciación roncalesa de Anie, Añe, Aña.
(...)
Anie, Añe, Aña. Jaun eta jabe.
elur gutxi
Asteburuan Zurizara mugitu ginen. Uste baino elur gutxiago zegoen, astean zehar ibili den haizeak eraman egin du goialdeetatik, eta gainera izan ditugun udaberriko tenperaturek urtu egin dute zegoen apurra. Hala ere, eguraldi bikaina lagun, gustura ibili gara hara eta hona; Alano aldean egun batean eta Foyas del ingenieron bestean.
Sobarkaleraino ez ginen iritsi, pena.
Argazkia: Julitok
Mendian ere... mi rollo es el rock!
Argazkia: Julitok
Sobarkaleraino ez ginen iritsi, pena.
Argazkia: Julitok
Mendian ere... mi rollo es el rock!
Argazkia: Julitok
Asteburu trabeseroa
Fragoneta hartu, Aragón bailarara jo, trabesiako eskiak alokatu eta pare bat egun bueltaka ibili gara. Eguraldi paregabea, elur gutxi baina transformatua. Pic des Moines.
Onki xin, elur
Hemen da! Oraingoz Pirinio aldean, baina aste honetarako iragarri dute Iruñean bertan eginen duela. Gu, eskiak hartu, eta kuxkusean ibiltzera atera gara Erronkari aldera. Beno, egia erratera, denok ez ditugu eskiak hartu: si no hay nieve, flipao, ande vas? (kar kar!) Elurra izan, bada, eta erruz bota du gainera. Laurnbatean Kontienda aldean ibili ginen goizean. Arratsaldean Izabara jaitsi ginen pote bat hartzera, eta KartXuto tabernan, Estornes Lasaren Erronkariera hitztegian sartu genituen sudurrak. Harritzekoa da, baina urteak dira taberna horretan hiztegiaren kopia bat dutela, hantxe, aldizkari eta egunkariekin batera. Ikaragarria:
- Txirrimirri: mujer algo pasada de vino.
- Berankor: pelma.
- Txarpaleta: nieve pescadería.
- Pikotx: pico de albañil.
- Gaia galtu: gau pasa egin.
- etabaretabar
Gaua (gaia) Mata de hayan eman, eguna argitzerako dena elurtua, eskiak hartu eta Eskilzarra aldera egin.
Ederki eman diogu hasiera elur-denboraldiari!
Elurrik ez zegoela esaten zuen bat.
Aretteraino mugitu ginen, ea ze onda. Han flipao batzuk zebiltzan, 4x4 batean soka bat lotu eta, horri helduta, abiadura hartzen zuten tablarekin egina zuten salto bateraino.
Juan Pitotik.
Eskilzarra inguruak.
Puta ideiarik ez zer hegazti diren. Norbaitek baldin badaki, mesedez utzi mezua komentarioetan.
...
Aspe eskiekin
Aspera igo ginen lehengoan. On asis bide-lagun, izugarrizko ibilaldi polita egin genuen. Tarterik onena lapurtu genion egunari, autora iritsi eta handik gutxira euria hasi baitzuen.
Behetik eskiak jantzita.
Berotzeko, hasierako pistan barna fokeatzen.
Hantxe daude, Llanak eta Aspe. Behealdean "las hordas del pirineo en avence".
Egunotako beroa kontuan izanda, elur zati horrek ez du asko iraunen.
Atzean, Rigüelo.
Llana... edo Llena... bietara ikus daiteke mapetan idatzirik.
Lecherín, Sombrero eta Rigüelo, geometrikoak.
Haizea, kazkabarra, laino itsua... ia-ia gailurrean gaude, aurreko lepotxoan. Goazen behera.
Tubotxoan elurra gozagarri.
Olentzero travesero!
Pauso teknikoa. Asisek estilo bikaina.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






















