arabako errioxa

Asteburu pasa Arabako Errioxara... edo Nafarroako mugara... ez dakit ongi nola esan. Lapoblación herriaren gainean Lapoblación mendia dago, edo, bertako herri batzuetan esaten duten bezala, El León Dormido mendia, Arabako isurialdetik ikusita duen forma dela-eta. Kodes mendilerroaren jarraipen geografikoa da, eta Toloño edo Sierra de Cantabriarekin bat egiten du. Gandor eder askoa zuela ikusia genuen aurreko batean, eta, erreseña aurkituta, hara abiatu ginen termometroek 40ºC inguru markatzen zuten arren. Hegoaizea, gainera. Herritik bertatik ibiltzen hasita, gandorraren hasierara heltzeko sastraka-infernua gurutzatu behar izan genuen. Ez genuen, nonbait, bidearekin ongi asmatu. Kostata, heldu egin ginen azkenean. Gandorra ederra da. Bista paregabeak eta ikaragarrizko giroa; alde bietara amildegi ikusgarriak. Ez da oso zaila, baina soka erabili behar da; aski da pausotxo txar bat ematea "min" hartzeko. Mendiko buelta eginda, Bernedoko udal-igeritokia gozatu genuen. Lo ere, inguruan egin genuen, eta biharamunean Arabako Errioxan barna bueltatxoa egin genuen. La Hechicera dolmen famatua ikustera joan ginen, eta, Biasterin, La Hoyako arkeologia aztarnategira. Biasteriko kaleetan barna paseoa, eta, berriz ere igeritokira. Zer gehiago behar da?

Ibilbidearen gpsrako track-a lortzeko, egin klik hemen.



Gandorraren hasiera. Atzean, Kodesko punturik altuena, Ioar. Bide bakarra ez, eta gutxi gora behera hobekien ikusten den lekutik. Ensamble ONGI EGINAK lagundu egingo digu.




 Pixkana, zatirik zailenera hurbiltzen ari gara.



Gandorra estutu egiten da.



Dexente estutu ere.



Iep!



Bilera asanblearioa. Zalantza gutxi erabakia zein den, aukerak ere ez baitira asko; aurrera besterik ezin da egin.



Aupahí!



Atzean, Ioar.



Lapoblación edo León Dormido. Gailurra. Behean, herriko etxe batzuk.



Lapoblación, herria. Atzean, mendia.



La Hechicera. Atzean, mahastiak.



Gugelerz.



Gure ibilgailuak ere, gero eta eskarmentu handiagoa.

3 comentarios:

  1. A ze argazki politak, txo!... beste behin...

    ResponderEliminar
  2. ¡Aguilillas! Que vértigo.
    In presionante,baina patatak ez dira ikusten.
    Zenbat km dira?, bi milioi?
    Gogorra da euskaraz.

    anónima

    ResponderEliminar
  3. Anonimo 1: argazkiak ongi atera ziren, bai, baina gogoan hartu kamara-angular horrekin, dena baino zirraragarriagoak direla irudiak.
    Anonima: patata gutxi zonalde hartan, gehiago ardoa eta mahastiak. OSO ONGI EUSKARAZ! (gogorra baina polita!)

    ResponderEliminar