Mostrando entradas con la etiqueta eskaladatxoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta eskaladatxoak. Mostrar todas las entradas

arabako errioxa

Asteburu pasa Arabako Errioxara... edo Nafarroako mugara... ez dakit ongi nola esan. Lapoblación herriaren gainean Lapoblación mendia dago, edo, bertako herri batzuetan esaten duten bezala, El León Dormido mendia, Arabako isurialdetik ikusita duen forma dela-eta. Kodes mendilerroaren jarraipen geografikoa da, eta Toloño edo Sierra de Cantabriarekin bat egiten du. Gandor eder askoa zuela ikusia genuen aurreko batean, eta, erreseña aurkituta, hara abiatu ginen termometroek 40ºC inguru markatzen zuten arren. Hegoaizea, gainera. Herritik bertatik ibiltzen hasita, gandorraren hasierara heltzeko sastraka-infernua gurutzatu behar izan genuen. Ez genuen, nonbait, bidearekin ongi asmatu. Kostata, heldu egin ginen azkenean. Gandorra ederra da. Bista paregabeak eta ikaragarrizko giroa; alde bietara amildegi ikusgarriak. Ez da oso zaila, baina soka erabili behar da; aski da pausotxo txar bat ematea "min" hartzeko. Mendiko buelta eginda, Bernedoko udal-igeritokia gozatu genuen. Lo ere, inguruan egin genuen, eta biharamunean Arabako Errioxan barna bueltatxoa egin genuen. La Hechicera dolmen famatua ikustera joan ginen, eta, Biasterin, La Hoyako arkeologia aztarnategira. Biasteriko kaleetan barna paseoa, eta, berriz ere igeritokira. Zer gehiago behar da?

Ibilbidearen gpsrako track-a lortzeko, egin klik hemen.



Gandorraren hasiera. Atzean, Kodesko punturik altuena, Ioar. Bide bakarra ez, eta gutxi gora behera hobekien ikusten den lekutik. Ensamble ONGI EGINAK lagundu egingo digu.




 Pixkana, zatirik zailenera hurbiltzen ari gara.



Gandorra estutu egiten da.



Dexente estutu ere.



Iep!



Bilera asanblearioa. Zalantza gutxi erabakia zein den, aukerak ere ez baitira asko; aurrera besterik ezin da egin.



Aupahí!



Atzean, Ioar.



Lapoblación edo León Dormido. Gailurra. Behean, herriko etxe batzuk.



Lapoblación, herria. Atzean, mendia.



La Hechicera. Atzean, mahastiak.



Gugelerz.



Gure ibilgailuak ere, gero eta eskarmentu handiagoa.

Auñamendi iparraldetik (zaharrak berri)

Zaharrak berri izaten ditugu askotan. Urte berriko lehenengo egunean, ordenagailuko karpeta izkutuetan ibili naiz kuxkuxean, eta orain dela urte batzuk egindako irteera polit bateko argazkiak aurkitu ditut; Auñamendi mendiara iparreko aldean barna igo ginenekoa. Bidea ez da oso zaila (zailena hasieran du, III.graduko tximiniatxo bat, gero errazagoa, baina bidea galtzea nahikoa erraza da), baina zoragarraia da hainbestetan zapaldutako gailurrera iparraldetik igotzea.



Auñamendi.



Paretera hurbiltzen.



Paretaren hasieran daude zailtasun handienak. Behin horiek gaidituta, paretan gora bide zorabiagarria baina erraza.



Gehiena esanblean, tarteka bagaren bat jarrita.



Irteerako tximinia. Hasieran du zatirik tenteena. Hemendik segituan heltzen da gailurrera.



Zonaldeko bista tipikoa; laino-itsasoa. Atzean Otsogorrigaina eta Orhi.



Eguraldi ona izan genuen egun osoan zehar, baina arratsaldean, lainoa sartu zuen eta larri ibili ginen autoa aurkitzeko.



Egindako ibilbidea. Reseña Anguloren liburu batean aurkitu genuen (Pirineo Vasco) eta Club Deportivo Navarrak 70ko hamarkadan argitaratutako liburu batean.

Boi + Taull

Iraliaren lehenengo astean Lleida aldera mugitu ginen On Asis eta biok. Eguraldi kaxkarra zuten iragarria, baina, hala ere, joatea erabaki genuen. Egun batean euria izan genuen, baina gainerakoetan ez. Garai ona da inguru horiek ezagutzeko; abuztuko jendetza desagertu egin da ordurako, bertakoak lasai dabiltza, beren zereginetan murgildurik, hitz egiteko gogoz...

Ibilaldi bikainak egin genituen; lehenengo, Besiberrietako gandorra egin genuen; egun berean, stany de Cavaliersetik atera, Iparraldeko Besiberrira igo, eta erdiko Besiberriraino iritsi ginen. Ordurako berandu zen, eta leher eginda geundenez, behera egin genuen hegoaldeko Besiberrira eta Comalofornora igo gabe; hurrengorako (bi egunetan egitea komeni). Taull herrian atseden hartu ondoren, Ventosa i Calvell aterpera igo ginen, eta handik, Tumeneya mendira, gandorran barna honetara ere. Pa de Sucre mendia (ondokoa, gandorraren jarraipena) hurrengorako. Aterpetik jaitsi, eta azken egunean, Pont de Suert herrian dagoen bia ferrata batera joan ginen. Oporraldi bigorexiko gozagarria.



Iparraldeko Besiberrira igotzen, azken txanpa. Ohiko bidea ez da batere erraza.



Gandorrean, erdiko Besiberrirako bidean. Granitoa, granitoa, granitoa.



Stany de Cavaliers.



S. Clemente, Taullekoa. Romaniko ospetsua. Elizak ez ezik, herriak ere oso ongi zainduak dituzte zonalde hartan.



Ventosa i Calvell aterpea. Atzean, laino artean, Punta Arlé, Pa de sucre eta Tumeneya.



Hau ere aterpea; tontoarena egiten, argazki kuriosoa atera genuen. Aterpekoek txupito bana atera ziguten, trukean argazkia bidaltzeko eskatuta.



Egunsentia. Ezkerraldeko punta Comaloforno mendia da, hango altuena (3000 ta... ez dakit). Eskuinaldekoa, berriz, iparraldeko Besiberri. Erdian ikusten dena Besiberrietako gandorra.



Zonaldea stanyz beteta dago (Katalunyako ibonak). Ezkerretik eskuinera, Besiberri, Punta Arlé, Pa de Sucre eta Tumeneya.




Tumeneyako gandorra.



Tumeneyako gandorrean rapel batzuk egin behar dira. Paraboltak daude horretarako.



Ventosa i Calvell aterpearen gainean (argazkian ez da ikusten, baina ezkerraldean dago) Travessani izeneko mendi hau dago. Agullas de Travessani horietan bia dexente omen dago. Hara bueltatu beharra dago, nahi ta ez!



Pont de Suert herrian (oso handia da, ez dakit hiria ote den), bia ferrata hau dago. Oso ongi dago, goian badu atzera botatzen zaituen zati bat (popeyeeee), eta, bukaeran, tirolina; baina guk ez generaman polearik, pena.



Zati honetan atzera botatzen zaitu paretak.

Urrestei horratza, Untzillatx mendian.

Gandorran barnako eskalada klasikoa eta erraza. Aspaldian genuen fitxatua, eta, azkenik, igandean hara joatea erabaki genuen. Anbotoko inguruak ikusi gabe genituen azokan izan ginenetik, abenduan, eta Atxarteko arrokak ez genituen ezagutzen. Bia klasikoa da, esan bezala, eta oso ekipamendu eskasa du; iltze zahar zerriren bat eta kitto. Baina kare-haitz horretan oso erraza da fisureroak eta bagak jartzea. Hasierako soka-luzean konfunditu egin ginen eta, ezkerraldera gehiegi sartuta, oso zaila suertatu zitzaigun pasarte batean sartu ginen... ufa! Gero ensanblean egin genuen ia dena, tarteka fisureroren bat eta bagaren bat jarrita, azken txanparaino. Han, V graduko diedro bat dago, eta soka-luze aseguratua egin genuen. Ikaragarri polita da Anbotoko bista handik. Rapelatzen jaisteko instalazioa dago (70 metroko sokarekin rapel bakarra, baina zirraragarria). Gero, Durangon bueltatxo bat egin genuen.



Untzillatx mendia. Eskuinaldeko gandorra bitan dago zatitua. Urrestei horratza eskuinaldeko zatiaren punturik altuena da.



Ensanblean, bagak eta fisureroak sartzeko toki asko eta onak.



Eskuinaldeko isurialdean bia asko dago, Atxarteko eskola.



Azken txanpa.



Goian, estutu egiten da gandorra. Alde bietara giro aparta.



Jaitsiera.



Panoramix paranoix. Ezkerraldekoa da Urrestei horratza. Atzean Alluitz eta Anboto.



Alluitz eta Anboto. Anbotoko erregina, libre-e-e izateko haiz jaioa-a-a, Mari-i-i, ez zara izango niretzat!!!


Durango.



Durangoko Andra Mari elizako arkupea. Hemen sartu ziren durangarrak babes bila Gerra Zibileko bonbardaketetan, historian herritarren kontra egindako lehenengoetarikoak. Durangoko Azokaren hasierak ere, bertan izan ziren 60ko hamarkadan.



Panoramix. Eliza eta arkupea.

Arratsalde pasa Etxaurin

Besterik gabe, tontoarena egiten Etxaurin...









 

Kaskoa nola jantzi, Julitoren lezioa.











Mosketoi kamikazea.