Bardeak

Jende guztia lanean eta ni oporretan... vale; me, my self and I bizikleta hartu dugu, eta Bardeetara bueltatxoa egitera. Poligonora iritsi, eta, sarreran, kamuflajez jantzitako tipo batek: le comunico que estamos haciendo prácticas con fuego real. Si avanza usted más allá del Castil de Tierra, puede saltar metralla. Como quiera, bajo su responsabilidad. Glups. Hala ere, sartu egin nintzen, baina ez Rallón aldera, baizik eta Peña Flor aldera, bonbazoetatik babestuago. Eguraldi paregabea, eta orografiari esker, bizikletakin gora eta behera, izugarrizko gozatua paraje ezin hobean. Bueltan, oraindik ere denbora banuela, Radako herri hutsera joan nintzen. Itxita zegoen, baina salto batez erraz sartu nintzen barrura. Hura ere ikaragarria; eliza erromanikoa eta, inguruan, Erdi Aroko herriko etxeen oinarriak eta kaleak ageri dira. Flipatzekoa.




Esaten dutenez, pixkana desegiten ari da. Pena izanen da erortzen bada.



Aupa los congozantes!








Rada.



Radako eliza. Lehenengo planoan, herriko eraikuntzen oinarriak.




Indausketetan atera dutena. Atzean harresiaren zati luzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario