Gaztelu, the north face.

Gaztelu gaixoa! Txurregiren ondo-ondoan egonda, beti izanen da bigarren mailako tontorra! Txurregitik jaistean, akaso, gogorik izanez gero, igual... saiatuko gara Gaztelura igotzen... Ez oraingoan, ordea! Oraingoan Gaztelu bera izan da  helburua. Gainera, Ollo aldetik igo beharrean, iparraldeko ohianean barna sartu ginen, Urritzolatik abiatuta, biderik ote zen oso argi izan gabe. Baina izan, bada, eta ongi markatua gainera, kairn asko dago-eta. Txurregi eta Gaztelu arteko lepora igo beharrean, Gazteluri buelta egiten dio bideak, harrigarria da, benetan. Baina tontorrean dauden gazteluaren arrastoei erreparatuta, pentsatzekoa da hara igotzeko mendiak bide propioa izatea normala dela; izan ere, eraiki egin behar izanen zuten noizbait gaztelu hura, eta gero, hara maiz igo, eta handik maiz jaitsi, noski. Beherakoan, baina, lepora jaitsi ginen, eta handik, berriz ere Urritzola aldera.


Ibilbidea goole earth-en ikusia.




Urritzola. 1918ko iturria.



Ipar isurialdeko basoa. Hasieran haritzak, gorago pagoak.



Pagoak. Sargori zegoen. Itzaletan, gustura. Argazkia: leceak.



Atsedenaldia: tragoa eta zigarroa.



Basotik aterata, lepotik datorren bidearekin bat egiten du guk segitu genuenak. Mendiari buelta eman genion! Atzean Txurregi.



Gailura. Gazteluko dorrearen oina. Atzean, Beriain eta Barranka-Burunda. Eskuinaldean, Artxueta.



Aztarnak inbestigatzen. Argazkia: leceak.



Lecea y los dos.



Panoramix.



Irurtzun.



Jaitsieran zaldi-eroak ez zigun gainetik begirik kendu.

1 comentario: