Onki xin, elur

Hemen da! Oraingoz Pirinio aldean, baina aste honetarako iragarri dute Iruñean bertan eginen duela. Gu, eskiak hartu, eta kuxkusean ibiltzera atera gara Erronkari aldera. Beno, egia erratera, denok ez ditugu eskiak hartu: si no hay nieve, flipao, ande vas? (kar kar!) Elurra izan, bada, eta erruz bota du gainera. Laurnbatean Kontienda aldean ibili ginen goizean. Arratsaldean Izabara jaitsi ginen pote bat hartzera, eta KartXuto tabernan, Estornes Lasaren Erronkariera hitztegian sartu genituen sudurrak. Harritzekoa da, baina urteak dira taberna horretan hiztegiaren kopia bat dutela, hantxe, aldizkari eta egunkariekin batera. Ikaragarria:
- Txirrimirri: mujer algo pasada de vino.
- Berankor: pelma.
- Txarpaleta: nieve pescadería.
- Pikotx: pico de albañil.
- Gaia galtu: gau pasa egin.
- etabaretabar
Gaua (gaia) Mata de hayan eman, eguna argitzerako dena elurtua, eskiak hartu eta Eskilzarra aldera egin.
Ederki eman diogu hasiera elur-denboraldiari!


Elurrik ez zegoela esaten zuen bat.



Aretteraino mugitu ginen, ea ze onda. Han flipao batzuk zebiltzan, 4x4 batean soka bat lotu eta, horri helduta, abiadura hartzen zuten tablarekin egina zuten salto bateraino.



Juan Pitotik.



Eskilzarra inguruak.



Puta ideiarik ez zer hegazti diren. Norbaitek baldin badaki, mesedez utzi mezua komentarioetan.



...



Snif, snif ... 2381 egun itxita, Napar Bideakek dioenez.

3 comentarios:

  1. "Sudurrak" hiztegian baino, hobe "sudurra" (singularrean) esaten baduzu... manipuladooooor!!!!!

    ResponderEliminar
  2. Bai, ni hasi nintzen, baina gero zuek ere emozionatu zineten, TXIRRIMIRRIIII!

    ResponderEliminar
  3. El de la tabla cae del cielo? El refugio fantasmal y vaya paqueton de nieve. Me gusta el kiosko de la Florida en Vitoria

    ResponderEliminar