Moroko I

KIRISTÍ?
Morokon ibili gara hamar egunez. Bidaiaren lehenengo zatian mendian ibili gara -bai, Toubkal inguruan-, eta bigarrenean Marrakech inguruan. Lehenengo egunetako nondik norakoa hauxe izan zen: Iruñea - Madril - Marrakech - Imlil - Les Mouflons aterpea - Toubkal- Ras mendia - Imlil. Hassan izeneko Imlilgo tipo batekin egin genuen kontaktua internet bidez eta berak lotu zizkigun egin beharreko guztiak. Dena oso ongi irten zen; tipoa oso fina iruditu zaigu (kontaktua http://www.natur-atlas.com).
Les Mouflons aterpean eman genituen lau egun, eta, han, Mohamed izeneko gida bat ibili zen guretzat sukaldari lanetan. Aterpetik egin genituen irteerak, gure kabuz, gidarik gabe -jende asko ibiltzen da bide horietan barna, eta ez dago galtzerik-. Lehenengo egunean Toubkal mendira igo ginen. Atlas mendilerroko altuena da, eta igoera arrunta ez du batere zaila: mogollón de peña. Guk presarik gabe hartu genuen eguna, eta, gailurrera igotzeaz gain, ibilbide luzexeagoa egin genuen zonaldea ezagutzeko asmoz. Ekialdeko tontorrera igo ginen lehenengo; han Lizarrako hirukote batekin egin genuen topo. Gu heltzen ari ginela, haiek bazihoazen. Tontorrean bakarrik egon ginen; gure lehenengo laumilakoa! Gero Toubkalera igo ginen. Egin beharreko argazkiak egin eta bide arrunta ez den beste batetik jaitsi ginen. Bide horretan ez zebilen inor... beno, bai, Lizarrakoak.
Bigarren egunean beste pare bat mendi egiten saiatu ginen: Ras eta Timesgida. Izugarrizko haizea zebilen. Hiruzpalau aldiz buelta ematekotan izan ginen; gure atzetik zetozen bi koadrilek hori egin zuten. Kostata, tarteka haizeak lurrera botatzen gintuela, Rasaren gailurrera heldu ginen. Handik behera abiatu ginen Timesgida hurrengo baterako utzita.
Aterpean primeran egon ginen Mohamed eta gainerako langileekin. Berebereak ziren denak, eta berebereak izateaz oso harro zeuden. Bereberiarrez (?) hitz egiten zuten. Hizkuntza horrek 4 dialektoditu. Gainera, marokoko arabieraz, frantsesez eta ingelesez mintzatzeko gauza ziren. Putos kraks! Mohamedek, gainera, gaztelaniaz egiten zuen. Bazkaltzen primeran eman zigun; bertako jakiak bertako eran prestaturik. Egunean bost otordu egiten genuen, eta, ezin bukatuz, gehiagorik ez genuela nahi esaten genionean, berak "come más". Arratsaldeko lauretan tea: kiristí?





Imlil herrixka. Gereziondoak kolore betean.


 
Les Mouflons aterpea.


Zonaldeko arrokek kolore bizia dute, gorrixka.



 Toubkalerako igoera.



 Mendebaldeko Toubkal.



Ras mendirako igoera. Haizete gogorra izan genuen.



Ezkerraldeko mendia Timesguida da, eta eskuinaldekoa Ras.



Ras mendiaren gailur ingurutik, Toubkal ikusten da, beltz-beltza.





Aremd herrixka.


3 comentarios:

  1. A ze argazki bikainak!!!

    ResponderEliminar
  2. egia da bai, argazki politak.
    bidaia ere bai.
    inbiriak jota nago.
    hurrengoa nora?
    ideiarik nahi?

    ResponderEliminar
  3. Jo...errrrr qué miedo !!! pero no hs colgado tu foto montado en el burro....
    Ana Eli

    ResponderEliminar