Aurten zubi foralik ez, baina, zubi espainola izan dugu. Ez da izan, beste batzuetan bezala, nafartasunaz gozatzeko aukerarik, toki guztietan izan baitute festa egun hauetan. Andaluzia ezagutu ez, eta hara mugitu gara. Mendi-turismo-domingerismo plana. Pare bat egun mendian ibiltzeko eta beste pare bat Granada ezagutzeko. Fundeixon on tour!
Eguzkia segundo batez atera zen.
Gaua Albaizin auzoan. Granadako zonalde honek mantendu egiten du arabiarrek utzitako arrastoa kaleetan. Errege katolikoak eta bere ondorengo asko hiriaren espainoltasuna ongi markatua utzi nahi izan zuten, eta, horretarako meskita asko bota eta elizak eraiki zituzten. Errege katolikoen hilobia han dago, argi gera dadin que españa es una y no cincuentayuna!
Alhambra, nola ez.
Alhambrako arkitektura gauza askorengatik da liluragarria. Bereziki interesgarria da nola sartzen den argia txoko guztietan.
Bai, bai... argia.
Japanese style.
Relax.
Espiritu kritikoa.
¡qué putos técnicos!
Mostrando entradas con la etiqueta bidaiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bidaiak. Mostrar todas las entradas
Firenze
Toskana aldean ibili gara uztailean. Zonaldeak berez eskaintzen dituen gauza guztiei bi kontu gehitu behar dizkiegu: bizikletak eraman genituela eta Florentzian Jethro Tull talde mitikoaren kontzertua ikusi genuela. Ibilbidea honakoa izan da: La Spezia -kostaldeko hiria, ez dago Toskanan bertan baina oso hurbil-, Lucca -Erdi Aroko hiria, ez oso handia-, Pisa -pasatzean sartu ginen dorrea ikustera, arratsalde bat pasa genuen han-, Siena -ikaragarria, Palioa izan berria-, Florentzia -hiru egun eman genituen han, Errenazimenduaren sorlekua-.
Bizikletak eramatea oso ideia ona izan zen, nahiz eta, hasieran, ez genbiltzan oso konfiaturik. Hiriak ikusteko oso modu ona da; oinez baino azkarrago ibiltzeko aukera ematen du eta askoz gutxiago nekatzen du. Jende asko zebilen tokietan, farola batean lotu eta oinez jarraitu. Toskanan ikusi ditugun hiri guztietan bizikletaz mugitzeko ohitura handia dute, gozada bat da. Badira, hala ere, hemengoak bezalako bidegorriak, "from nowhere, to anywhere", baina tira, nahikoa ongi moldatu ginen.
Florentzia hiri ikaragarria da; oso historia biolentoa du, Medicitarrak nagusitu ziren (dirua egin zuen merkatari familia) boterea lortzeko izandako borroketan Erdi Aroaren bukaeran, artista askoren lanak ordaintzen zituzten eta, hori dela eta, hiria bera museoa da. Hemen daude Errenazimenduari hasiera eman zioten arte lanik garrantzitsuenak (Duomoko -katedraleko- kupula, Brunelleschik egina; Baptisterioko Ghibertiren ateak; Miguel Angelen, Donatelloren, Gianbolognaren, Celliniren, Vasariren eta beste askoren pinturak eta eskulturak...). Artean oso jantzita ibili gabe ere, gozagarria da; azken finean, lan hauek ikustea Rolling Stones edo Frantziako Tourra ikustea bezalako zerbait da, ez da asko jakin behar kristoren espektakulua direla ikusteko.
Bidaiak izan dituen alde txarrak: beroa eta jendetza.
Lucca.
Siena. Piazza di Campo. Hemen egiten dute "il Palio", zaldi lasterketa zoroa.
Firenze. Duomoa eta "il Cupulone".
Firenze. Kupula.
Piazza della Signoria.
Bidaiaren ginda izan zen hau; Jethro Tullen kontzertua. Ikaragarria. Argazkia kaxkar samarra da, baina tira, testimonioa izateko balio du.
Moroko II
Imlil herrxikako bake eta lasaitasunetik bat-batean pasatu ginen
Marrakechko zurrunbilora. Bi egun eman genituen han, eta beste bat
Essaouiran. Egia esatera, kosta egin zitzaigun hasieran Marrakechko
abiadurara ohitzea, zeinen ezberdina den hango bizimodua Imlilgoarekin
alderatuta! eta zeien harrigarria gure errealitatearekin alderatuta.
Pixkana, ordea, koxka hartu genion, eta oso gustura ibili ginen hiri
gorriaren karrika estu horietan barna.
Koutoubia mezkitako alminarra. Honetan oinarritu zen Sevillako Giralda. Hemendik egiten omen dituzte otoitzerako deirik garbienak.
Jemaa el-fna plaza (hildakoen batzarra, arabieraz). Ikaragarria da plaza honetan egun osoan zehar dagoen mugimendua; zuku saltzaileak, denda ibiltariak, jena tatuajegileak, motoak, sugeak, musikariak, motatu eta desmontatzen dituzten jatetxeak, tximuak, bizikletak, poliziak, autoak... dena dela, turista nola harrapatuko ibiltzen dira asko eta asko. Gauez, gnaua musika egiten duten taldeak jartzen dira borobilean eta bertako jendea inguratzen zaie kantuak eskatzera txanpon baten truke. Turistak hurbildu eta segituan egiten dute alde.
Merezi du presarik gabe hartu eta zer nolako musika egiten duten lasai entzutea.
Jauregiak ere badira. Marokoko arkitekturaren ezaugarriak ikusteko oso aproposa.
Essaouiran ez genuen hainbesteko rollo turistikoa espero. Hala ere
merezi du. Hiri honetan musikak garrantzi handia duela ikusten da.
Bertan ospatzen dute Gnaua musika jaialdirik garrantzitsuenak eta musika
tailler eta denda asko dago. Bi mutiko hauek la ostia jotzen zuten.
Moroko I
KIRISTÍ?
Morokon ibili gara hamar egunez.
Bidaiaren lehenengo zatian mendian ibili gara -bai, Toubkal inguruan-,
eta bigarrenean Marrakech inguruan. Lehenengo egunetako nondik norakoa
hauxe izan zen: Iruñea - Madril - Marrakech - Imlil - Les Mouflons aterpea -
Toubkal- Ras mendia - Imlil. Hassan izeneko Imlilgo tipo batekin egin
genuen kontaktua internet bidez eta berak lotu zizkigun egin beharreko guztiak.
Dena oso ongi irten zen; tipoa oso fina iruditu zaigu (kontaktua http://www.natur-atlas.com).
Les Mouflons aterpean eman genituen
lau
egun, eta, han, Mohamed izeneko gida bat ibili zen guretzat sukaldari
lanetan. Aterpetik egin genituen irteerak, gure kabuz, gidarik gabe
-jende asko ibiltzen da bide horietan barna, eta ez dago galtzerik-.
Lehenengo egunean Toubkal mendira igo ginen. Atlas mendilerroko altuena
da, eta igoera arrunta ez du batere zaila: mogollón de peña. Guk
presarik gabe hartu genuen eguna, eta, gailurrera igotzeaz gain,
ibilbide luzexeagoa egin genuen zonaldea ezagutzeko asmoz. Ekialdeko
tontorrera igo ginen lehenengo; han Lizarrako hirukote batekin egin
genuen topo. Gu heltzen ari ginela, haiek bazihoazen. Tontorrean bakarrik
egon ginen; gure lehenengo laumilakoa! Gero Toubkalera igo ginen. Egin
beharreko argazkiak egin eta bide arrunta ez den beste batetik jaitsi
ginen. Bide horretan ez zebilen inor... beno, bai, Lizarrakoak.
Bigarren egunean beste pare bat
mendi
egiten saiatu ginen: Ras eta Timesgida. Izugarrizko haizea zebilen.
Hiruzpalau aldiz buelta ematekotan izan ginen; gure atzetik zetozen bi
koadrilek hori egin zuten. Kostata, tarteka haizeak lurrera botatzen
gintuela, Rasaren gailurrera heldu ginen. Handik behera abiatu ginen
Timesgida hurrengo baterako utzita.
Aterpean primeran egon ginen
Mohamed eta gainerako
langileekin. Berebereak ziren denak, eta berebereak izateaz oso harro
zeuden. Bereberiarrez (?) hitz egiten zuten. Hizkuntza horrek 4
dialektoditu. Gainera, marokoko arabieraz, frantsesez eta ingelesez
mintzatzeko gauza ziren. Putos kraks! Mohamedek, gainera, gaztelaniaz
egiten zuen. Bazkaltzen primeran eman zigun; bertako jakiak bertako eran
prestaturik. Egunean bost otordu egiten genuen, eta, ezin bukatuz,
gehiagorik ez genuela nahi esaten genionean, berak "come más".
Arratsaldeko lauretan tea: kiristí?
Imlil herrixka. Gereziondoak kolore betean.
Les Mouflons aterpea.
Zonaldeko arrokek kolore bizia dute, gorrixka.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




















