Firenze

Toskana aldean ibili gara uztailean. Zonaldeak berez eskaintzen dituen gauza guztiei bi kontu gehitu behar dizkiegu: bizikletak eraman genituela eta Florentzian Jethro Tull talde mitikoaren kontzertua ikusi genuela. Ibilbidea honakoa izan da: La Spezia -kostaldeko hiria, ez dago Toskanan bertan baina oso hurbil-, Lucca -Erdi Aroko hiria, ez oso handia-, Pisa -pasatzean sartu ginen dorrea ikustera, arratsalde bat pasa genuen han-, Siena -ikaragarria, Palioa izan berria-, Florentzia -hiru egun eman genituen han, Errenazimenduaren sorlekua-.


Bizikletak eramatea oso ideia ona izan zen, nahiz eta, hasieran, ez genbiltzan oso konfiaturik. Hiriak ikusteko oso modu ona da; oinez baino azkarrago ibiltzeko aukera ematen du eta askoz gutxiago nekatzen du. Jende asko zebilen tokietan, farola batean lotu eta oinez jarraitu. Toskanan ikusi ditugun hiri guztietan bizikletaz mugitzeko ohitura handia dute, gozada bat da. Badira, hala ere, hemengoak bezalako bidegorriak, "from nowhere, to anywhere", baina tira, nahikoa ongi moldatu ginen.
Florentzia hiri ikaragarria da; oso historia biolentoa du, Medicitarrak nagusitu ziren (dirua egin zuen merkatari familia) boterea lortzeko izandako borroketan Erdi Aroaren bukaeran, artista askoren lanak ordaintzen zituzten eta, hori dela eta, hiria bera museoa da. Hemen daude Errenazimenduari hasiera eman zioten arte lanik garrantzitsuenak (Duomoko -katedraleko- kupula, Brunelleschik egina; Baptisterioko Ghibertiren ateak; Miguel Angelen, Donatelloren, Gianbolognaren, Celliniren, Vasariren eta beste askoren pinturak eta eskulturak...). Artean oso jantzita ibili gabe ere, gozagarria da; azken finean, lan hauek ikustea Rolling Stones edo Frantziako Tourra ikustea bezalako zerbait da, ez da asko jakin behar kristoren espektakulua direla ikusteko.
Bidaiak izan dituen alde txarrak: beroa eta jendetza.



Lucca.



Siena. Piazza di Campo. Hemen egiten dute "il Palio", zaldi lasterketa zoroa.



Firenze. Duomoa eta "il Cupulone".



Firenze. Kupula.



Piazza della Signoria.





Bidaiaren ginda izan zen hau; Jethro Tullen kontzertua. Ikaragarria. Argazkia kaxkar samarra da, baina tira, testimonioa izateko balio du.

3 comentarios:

  1. Muy buenas fotos. El logro de las luces en Piazza Signoria en Florencia, espectacular. La Via del Purgatorio genial....
    Ana Elizalde

    ResponderEliminar
  2. Ba al zenekiten Bruneleschi zorotzat hartu zutela kupula egin zitekeela esan zuenean? Egin eta gero, ez zela eroriko demostratzeko kupularen azpian egin zuen lo. Beno, lo edo gaua pasatu, auskalo!
    Argazkiak beti bezala, ederrak, batez ere txirrindularena, itzala duena. Baita michelangelo plazatik hartutakoa. zorionak

    ResponderEliminar
  3. Ohea ez da Astazukoa bezain gogorra izan, baina aire egokitua...

    ResponderEliminar