Gandorran barnako eskalada klasikoa eta erraza. Aspaldian genuen fitxatua, eta, azkenik, igandean hara joatea erabaki genuen. Anbotoko inguruak ikusi gabe genituen azokan izan ginenetik, abenduan, eta Atxarteko arrokak ez genituen ezagutzen. Bia klasikoa da, esan bezala, eta oso ekipamendu eskasa du; iltze zahar zerriren bat eta kitto. Baina kare-haitz horretan oso erraza da fisureroak eta bagak jartzea. Hasierako soka-luzean konfunditu egin ginen eta, ezkerraldera gehiegi sartuta, oso zaila suertatu zitzaigun pasarte batean sartu ginen... ufa! Gero ensanblean egin genuen ia dena, tarteka fisureroren bat eta bagaren bat jarrita, azken txanparaino. Han, V graduko diedro bat dago, eta soka-luze aseguratua egin genuen. Ikaragarri polita da Anbotoko bista handik. Rapelatzen jaisteko instalazioa dago (70 metroko sokarekin rapel bakarra, baina zirraragarria). Gero, Durangon bueltatxo bat egin genuen.

Untzillatx mendia. Eskuinaldeko gandorra bitan dago zatitua. Urrestei horratza eskuinaldeko zatiaren punturik altuena da.
Ensanblean, bagak eta fisureroak sartzeko toki asko eta onak.
Eskuinaldeko isurialdean bia asko dago, Atxarteko eskola.
Azken txanpa.
Goian, estutu egiten da gandorra. Alde bietara giro aparta.
Jaitsiera.
Panoramix paranoix. Ezkerraldekoa da Urrestei horratza. Atzean Alluitz eta Anboto.
Alluitz eta Anboto.
Anbotoko erregina, libre-e-e izateko haiz jaioa-a-a, Mari-i-i, ez zara izango niretzat!!!
Durango.
Durangoko Andra Mari elizako arkupea. Hemen sartu ziren durangarrak babes bila Gerra Zibileko
bonbardaketetan, historian herritarren kontra egindako lehenengoetarikoak.
Durangoko Azokaren hasierak ere, bertan izan ziren 60ko hamarkadan.
Panoramix. Eliza eta arkupea.
Yo creo que Mari Pili debería llevar el casco rosa. Porque me da la gana y me gusta.
ResponderEliminarAna Eli