Aizkorri

Aizkorri aldean ibili ginen joan zen asteburuan. Aspaldiko partez, Fundeixon mendi taldea martxan jarri da. Beti San Adrian aldetik igo izan gara mendi honetara, eta oraingoan, Jonasek proposaturik, Arantzazutik atera ginen. Basoa ikaragarria, oraindik ez oso udazkendua; Urbiako zelai berdeak gozagarri, hango ostatuan euskararen aldeko apologia talibana ikusi genuen (hola, hola), eta, bide batez, fundeixontarrok euskaraz egitera behartu gintuzten (a ze ostikadak gramatikari eta euskal senari); eguzkiak engañatuta, goraino egiten saiatu ginen, eta atzera bueltatzea segitzea baino okerragoa zenean, lainoa sartzea, ipar haize kabroia mugitzea eta euria barra-barra botatzen hastea dena bat izan zen. Mojados, sí, pero contentos!


Arantzazu inguruko basoa.



Urbiara iristean.



Jarraitu ala ez, zalantzan ibili ondoren, ostarte zabala ireki zuen. Ala, goazen. Hantxe, Aizkorri Urbiatik.



Gandorrera igo nahian.



Vamooooooooos FUNDEIXON!



Harri busti haietan behin eta berriz irristatzen ginen. Gure koxixak harrisku larrian!



Allá cada cual con su ropa técnica.



Basoa, berriz ere.



Pentsatzekoa da Pello Zabala leihotik begira izanen zela, ea ze onda...

3 comentarios:

  1. qué putos técnicos...

    ResponderEliminar
  2. Por fin Javierito, por fin he podido meter las narices en tus fotos!!! por cierto, maravillosas....
    Un besazo, sobri.
    Ana

    ResponderEliminar