Mostrando entradas con la etiqueta troumouse. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta troumouse. Mostrar todas las entradas

La Munia.

Abuztuko asteburu bat probestu genuen La Muniara igotzeko. Pinetatik igotzen den bidea egina genuela, eta Troumouseko aldea ez ezaguna, handik igotzea erabaki genuen, gandor luze hartan barna. Troumouseko zirkoa ezagutzeko bide hoberik ez dago, antza. Hala iruditu zitzaigun guri. Gandorra bost hirumilakok osatzen dute, eta denak kateatzen dira ibilbide honetan. Ez da zaila (Sierra Morenara igoeran III. graduko resaltetxo bat pasatu beharra dago, baina ez da oso zaila; guk sokarik gabe egin genuen, eta, ez pentsa, gu soka berehala ateratzen duten horietakoak gara). Lehenengo zatia oinez egiten da (Pic Gerbats eskuinaldetik pasatu behar da, eta patioa zirraragarria da, baina bide ona dago eta kairn asko). Pic de Troumouse inguruan hasten da bidea zailtzen; eskuak jarri beharra, blokeak gora, blokeak behera... Gero, Sierra Morena, Petit Munia eta Munia. Perdido ingurura eta Vignemale aldera, ikaragarrizko bistak. Hurrengo eguna domingerismoan eman genuen Luz St Sauveurren eta Donostian. Asteburu konpletoa.



Lepora (Coll de la Sede) bidea nekagarria da, baina, atzera begiratuta ikusten den panorama merezi du.


Coll de la Sede. Gandorraren hasiera.


Pic Gerbats atzean utzita.



Lehenengo erdia, oinez egiten da.



Gero, trepadika gora, trepadika behera...



Alde bietara, paisaia.



Sierra Morenako igoeran, pauso zailxeagoak.



Azken txanpa.



La Munia.



La Munia iluntzean.


Ibilbidea gorriz markatua.