Imlil herrxikako bake eta lasaitasunetik bat-batean pasatu ginen
Marrakechko zurrunbilora. Bi egun eman genituen han, eta beste bat
Essaouiran. Egia esatera, kosta egin zitzaigun hasieran Marrakechko
abiadurara ohitzea, zeinen ezberdina den hango bizimodua Imlilgoarekin
alderatuta! eta zeien harrigarria gure errealitatearekin alderatuta.
Pixkana, ordea, koxka hartu genion, eta oso gustura ibili ginen hiri
gorriaren karrika estu horietan barna.
Koutoubia mezkitako alminarra. Honetan oinarritu zen Sevillako Giralda. Hemendik egiten omen dituzte otoitzerako deirik garbienak.
Jemaa el-fna plaza (hildakoen batzarra, arabieraz). Ikaragarria da plaza honetan egun osoan zehar dagoen mugimendua; zuku saltzaileak, denda ibiltariak, jena tatuajegileak, motoak, sugeak, musikariak, motatu eta desmontatzen dituzten jatetxeak, tximuak, bizikletak, poliziak, autoak... dena dela, turista nola harrapatuko ibiltzen dira asko eta asko. Gauez, gnaua musika egiten duten taldeak jartzen dira borobilean eta bertako jendea inguratzen zaie kantuak eskatzera txanpon baten truke. Turistak hurbildu eta segituan egiten dute alde.
Merezi du presarik gabe hartu eta zer nolako musika egiten duten lasai entzutea.
Jauregiak ere badira. Marokoko arkitekturaren ezaugarriak ikusteko oso aproposa.
Essaouiran ez genuen hainbesteko rollo turistikoa espero. Hala ere
merezi du. Hiri honetan musikak garrantzi handia duela ikusten da.
Bertan ospatzen dute Gnaua musika jaialdirik garrantzitsuenak eta musika
tailler eta denda asko dago. Bi mutiko hauek la ostia jotzen zuten.
nola gustatu zaiten bigarren argazkiya txo. plazana. earra benetan. terraza batetik egina zeok? lastima aundiyagua ez izatia.
ResponderEliminarE brother!
ResponderEliminarArgazki finak ta leku wapoak egon zaretenak!
Sagundilen entsailuek ere, bibrazio onak ematen dute.Ea ba larunbatean nire bizkarrak uzten didan zuek ikustea.