Zaharrak berri izaten ditugu askotan. Urte berriko lehenengo egunean, ordenagailuko karpeta izkutuetan ibili naiz kuxkuxean, eta orain dela urte batzuk egindako irteera polit bateko argazkiak aurkitu ditut; Auñamendi mendiara iparreko aldean barna igo ginenekoa. Bidea ez da oso zaila (zailena hasieran du, III.graduko tximiniatxo bat, gero errazagoa, baina bidea galtzea nahikoa erraza da), baina zoragarraia da hainbestetan zapaldutako gailurrera iparraldetik igotzea.
Auñamendi.
Paretera hurbiltzen.
Paretaren hasieran daude zailtasun handienak. Behin horiek gaidituta, paretan gora bide zorabiagarria baina erraza.
Gehiena esanblean, tarteka bagaren bat jarrita.
Irteerako tximinia. Hasieran du zatirik tenteena. Hemendik segituan heltzen da gailurrera.
Zonaldeko bista tipikoa; laino-itsasoa. Atzean Otsogorrigaina eta Orhi.
Eguraldi ona izan genuen egun osoan zehar, baina arratsaldean, lainoa sartu zuen eta larri ibili ginen autoa aurkitzeko.
Egindako ibilbidea. Reseña Anguloren liburu batean aurkitu genuen (Pirineo Vasco) eta Club Deportivo Navarrak 70ko hamarkadan argitaratutako liburu batean.
Mostrando entradas con la etiqueta pirineos. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta pirineos. Mostrar todas las entradas
midi petit grand
Orain dela urte asko egin genuen ibilaldi hau lehenengoz. Gero, urteak pasatuta, berriz saiatu ginen, neguan. Fourcheko korridorean barna izotzetan igo, eta, handik gora, plaka gris famatuak arazo handirik gabe pasatu ondoren, galdu egin ginen, (ustez) zatirik errazenean. Lainoa sartu zuen, eta ez aurrera ez atzera gelditu ginen. Kaka praketan, behera egitea erabaki genuen, rapelatzen, ahal izan genuen moduan. Oroitzapen gazi-gozo horiek guztiak gogoan, eta inguru haietan aspaldi ibili gabe geundela, hara abiatu gara asteburuan. Gozar!
Fundeixon-expedition: lau fundeixonkide. Bi, peti pic - grand pic zeharkaldia egiteko asmotan. Beste biak, bide arruntean barna igo nahian. Gailurrean elkartu ginen (ooooohhh, zeinen mEmEntO hunkigarria!). Handik behera denok elkarrekin. Beherako bidean, miseria gorria tximinietan jendetza ikaragarria zela-eta. Hori du Midi jaunak!
Midi d'ossau, Anayeteko ibonetik.
Pombie.
... somos lindas mariposas...
Palas eta Balaitous.
Aire de vivouac.
Gaua.
Egunsentia: Le Lurien, Palas eta Balaitous.
Grand Pic, Petit Picera igotzean.
Trepadica.
Gandorra. Atzean, Telera.
Trepadica... ez hain trepadica... seguru hau dela bidea?
Petit Picetik jaisteko, rapela.
Petit Pic.
Plaka Grisak pasatuta, bukatu egiten dira ustez zailtasunak. Hala ere, kontuz ibili beharra dago, bidea ezbaitago oso argi.
Vamooos FUNDEIXON!
Behera.
Hurrengora arte!
Etiquetas:
2010,
eskaladatxoak,
fundeixon,
javierito,
mendia,
midi d'ossau,
petit pic grand pic,
peyreget,
pirineos,
pirinioak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

























